Bergara

ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 16:30 – 20:00
  • Larunbatetan: 9:00 – 13:30

ZER AURKITUKO DUT BERTAN?

Debagoieneko zein Euskal Herri osoko elikagaiak eta produktuak aurkituko dituzu Bergarako Ereindajanen. 0 Km. filosofia gure eginez, produktuek ahalik eta kilometro gutxien egiten dute dendara iristeko. Gainera, posible den neurrian, ekoizleek zuzenean ekartzen dizkigute elikagaiak, bitartekarien eskuetatik igaro gabe.

Saltoki handietan ez bezala, Ereindajanen beti izango duzu produktuaren inguruko informazio osoa: nork, non eta nola ekoitzi duen. Informazio hori begi-bistan izango duzu beti, iruditzen baitzaigu gardentasuna ezinbestekoa dela kontsumo-arduratsua praktikatzeko.

Dendan eskaintzen dugun produktuen %95 ekologikoa da, eta soltean (granelean) erosteko aukera lehenesten dugu.

  • Barazkiak eta fruta: Debagoieneko baserrietan sasoian sasoi ekoitzitako barazki freskoak eta askotariko frutak.
  • Esnekiak: askotariko esneak, gaztak, jogurtak, izozkiak, etab.
  • Kontserbak: fruitu-, barazki-, lekale- eta itsas-kontserbak.
  • Zerealak, pasta, lekaleak eta irinak granelean: askotariko arrozak, irinak, pasta, garbantzuak, lentejak, babarrunak, etab.
  • Fruitu lehorrak eta haziak granelean.
  • Edariak: zukuak, ardoak, garagardoak, txakolinak, sagardoa, etab.
  • Gozogintza: askotariko pastak eta gailetak granelean, opilak eta bestelakoak.
  • Zizka-mizkak: txips-ak, arroz- eta arto-taloak, goxokiak, etab.
  • Arrautzak: arrautza ekologikoak zein landako oiloenak.
  • Ogia: eskualdeko okinek modu artisauan egindako ogi ekologikoa.
  • Haragia eta hestebeteak: txerrikiak, txekor-haragia eta moxal-haragia.
  • Landare-eratorriak: hanburgesak, tofu eta bestelakoak.
  • Bidezko merkataritza: kakaoa, txokolatea, kafea, panela, etab.
  • Sukaldekoak: olioa, ozpina, gatza, etab.
  • Belarrak: infusioak eta espeziak.
  • Garbiketa- eta higiene-produktuak: sukaldeko eta komuneko papera, askotariko xaboiak granelean, hilerokoarentzako kopa, etab.

DATU PRAKTIKOAK

  • Supermerkatu txikia da: etxerako saski osoa betetzeko aukera eskaintzen du.
  • Autozerbitzua: norberak hartzen du kontsumitu nahi duena, produktuak patxadaz aztertu ostean.

KONTAKTUA

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi honako helbide elektronikora: bergara@ereindajan.eus

Leave A Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude