Mar 04

Martxotik aurrera bazkideek %5eko deskontua izango dute

Pasa den otsailaren 25ean, Ereidajan elkartearen Batzar Orokorrean honako erabaki hauek hartu ziren:

– Martxotik aurrera, bazkideek %5eko deskontu zuzena izango dute denda-topaguneko erosketa guztietan.

Urteko kuotaren zenbatekoa mantenduko da, eta martxoan zehar ordaindu beharko da (30 €).

* Banku giroa aukeratuta dutenen kasuan, datozen egunotan egingo zaie kargua.

* Transferentzia aukeratu dutenek, martxoan egin beharko dute ordainketa.

* Eskuz ordaindu nahi dutenek, denda-topagunean bertan egin beharko dute ordainketa.

Urteko kuota ordaintzen ez duten bazkideak “bazkide pasibo” egoeran geldituko dira. Modu horretara, datorren urtean kuota ordaintzeko aukera izango dute sarrerako ekarpena egin beharrik izan gabe. Bitartean, ez zaizkie bazkideen onurak aplikatuko.

– Aurki, elkarteko lantaldeak martxan jarriko dira berriz: Produktu lantaldea eta ekintzen antolaketarako lantaldea. Hauetako batean parte hartzeko prest dagoena harremanetan jarri dadila elkartearekin.

Oraindik asko dago egiteko eta hobetzeko Debagoieneko lehen sektorearen eta kontsumoaren bueltan,
eta baita Ereindajanen ere, baina poliki eta pausu sendoekin kontsumitzaile eta ekoizleak aurrera goaz.

Abe 24

Amets goxoak! ipuin kontaketa

KARTELA

Datorren abenduaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, haurrentzako Amets goxoak! haurrentzako ipuin kontaketa saioa egongo da Ereindajanen denda-topagunean, eta ondoren, adin guztientzako pertsonentzako txokolate dastaketa. Animatu!

 

Aza 24

Argazki lehiaketaren irabazleak

lehiaketaren irabazleak

Baditugu dagoeneko “Maite ditugu maite, Debagoieneko bazterrak” argazki lehiaketaren irabazleak.
Leire Arregi arrasatearra eta Mikel Zamora aretxabaletarra izan dira Ereindajan elkarteak antolatutako “Maite ditugu maite, Debagoieneko bazterrak” argazki lehiaketako irabazleak.
Epaimahaiaren eta herritarren sariak jaso dituzte hurrenez hurren, eta azpian ikusgai daude bi irabazleen argazkiak.

Bide estaliak

Bide Estaliak

Pottoka eta Anboto Mendiolatik

Pottoka eta Anboto Mendiolatik

Uzt 13

“Maite ditugu maite, Debagoieneko bazterrak” Argazki Lehiaketa

Ereindajan.Argazki lehiaketa

Lehiaketaren oinarriak ezagutzeko: http://www.ereindajan.eus/argazki-lehiaketa/

Eka 30

Denda-topagunea zabalik Arrasaten

Ekainaren 11an ospatu genuen Ereindajan Elkartearen denda-topagunearen irekiera ekitaldia.

IMG_7906

Komunikabideek ere eman zuten irekieraren berri:

Goiena

Mondraberri

Noticias de Gipuzkoa

Diario Vasco

Mai 20

Elkartearen promozio bideoa, denda-topagunea aurki zabalik

Ereindajan elkartearen denda-topagunea aurki zabalik Arrasaten, Nafarroa Etorbideko 23. zenbakian. Hemen elkartearen promozio bideoa:

Abe 29

Abenduak 29: Elkartearen aurkezpena

Ereindajan Elkartea ezagutzen duzu? Informazioa nahiko zenuke?

Interesik baldin baduzu, gaurkoan (abenduak 29) Arrasateko Kultur Ateko Jokin Zaitegi aretoan aurkezpena egingo dugu, 18:00etan.

Animatu eta bertaratu!

santamasak_4_xomorrito_txiki

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

 

Abe 23

Arrasateko Santamasetako azoka

EREINDAJANeko kideok Santamasetan izan ginen, elkartearen informazio postua eta bertako produktuetan oinarritutako txosnarekin. Unai Uribarren-en Moxal Okela, elkarteko kideek prestatua, ZerB garagardoa, Bailarako Txakolina, sagardoa, sagar zukua… denetik izan genuen!

Txosna Seber Altubeko baserritarren azokaren alboan izan genuen, eta hemen dituzue azokako zenbait argazki, Xomorrito-ren eskutik.

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Egilea: Xomorrito (cc-by-sa)

Abe 19

Datozen hitzorduak

Pausoz pauso, eta gelditu gabe, EreindaJan Elkartea bere bidea egiten dabil. Badago berri esanguratsurik, eta aurrerago jakinaraziko dira, baina datozen egunotan honakoak dira hitzorduak:

– Santamas egunean, elkartearen txosna jarriko da Arrasaten, Seber Altube plaza inguruan: Bertako produktuekin egindako pintxoak eta eskualdeko edariak dastatzeko aukera izango da.

– Abenduaren 29an, Elkartearen inguruko bilera informatiboa, arratsaldeko 18etan Arrasaten, Kultur Aten. Elkartearen asmoetaz, bazkidetzaz eta bestelako gaietaz jardungo dugu bertan.

Abe 04

Bazkide izan nahi?

Debagoieneko EREINDAJAN Kontsumitzaile eta Ekoizle Elkartea martxan da, eta epe laburrean denda zabalduko dugu Arrasaten. Bertako produktuak eta produktu ekologikoak izan nahi ditugu bertan, eta zu ere proiektuko parte izatea nahi dugu! Izan zaitez bazkide!

ereindajan sareak

Older posts «