Arrasate

Elikagaien oinarrizko saski osoa aurkitu dezakezu Arrasateko dendan. Herritar guztiei irekita dago, eta Debagoieneko eta sasoian sasoiko produktuekin eta bestelako produktu ekologikoekin osatzen dugu gure eskaintza. Kalitatezko produktuekin batera, gertuko zerbitzua eskaintzen dugu.

Denda bat baino gehiago izateko bokazioa dugu: erreferentzia puntua gara ekoizleentzat eta kontsumitzaileentzat, eta sentsibilizazioa lantzen dugu hitzaldi, ikastaro eta bestelako ekintzen bidez.

 

Barazki eta fruta freskoak | Bertakoak eta sasoian sasoikoak diren barazki eta frutak, baserritar eta ekoizleen eskutik zuzenean ekarriak. Kalitatea eta freskotasuna bermatuta.

 

Esnekiak | Gure baserrietako esnea eta horrekin egindako gaztak, askotariko jogurtak eta izozkiak. Benetako zaporea, benetako produktuak.

 

Neurrira | Euskal Herriko lekale, zereal, hazi, fruitu lehor, irin, pasta eta gailetak pisura erosteko aukera. Norberaren neurrira eta hondakinak gutxituz.

 

Kontserbak eta eraldatuak | Barazki, fruta eta itsas kontserben eta eraldatutako bestelako produktuen aukera zabala: marmeladak, zukuak, olioa, alkoholdun edariak…

Ordutegia:Ereindajan-1w

Astelehenetik ostiralera:

Goizez: 9:30 – 13:00
Arratsaldez: 17:00 – 20:00

Larunbatetan:

Goizez: 9:30 – 13:00

   

 

Kokapena:
Arrasateko Araba Hiribideko 3. zenbakian gaude.

ScreenHunter_484 Nov. 05 18.42

Leave A Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude