Bazkidetza

Zergatik izan bazkide?

Ereindajaneko bazkide izatea proiektua bultzatzeko modu bat da. Gure helburua da Debagoienean arduraz kontsumituko duen jende-multzoa osatzea, eta praktika eredugarri horrek arnasa ematea bailarako zein Euskal Herriko lehen sektoreari.

Gainera, kalitatezko bertako produktuak eta produktu agroekologikoak eskuratu ahal izango dituzu Ereindajaneko denda-topaguneetan. Saltoki handietan ez bezala, gardentasuna eskaintzen dugu gure produktuak plazaratzeko orduan: beti jakingo duzu kontsumitzen duzuna nork, nola, non eta noiz ekoitzi duen. Horrela, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko elkar-ezagutza sustatu eta bidezko harremana eraikiko dugu: ekoizleentzat justua eta erosleentzat arrazoizkoa.

Asteko erosketa Ereindajanen eginez, zure eta zure ingurukoen osasuna zaindu, bertako ekonomia sustatu eta ekoizpen jasangarriaren alde egingo duzu.

Gure oinarriak

BERTAKOA | Kontsumo eredu arduratsua praktikara eramanez, tokiko garapena bultzatzen dugu. Bailarako ekoizleak eta kalitatezko produktuak dira gure oinarria.

OSASUNGARRIA | Agroekologia ipar, gure gorputzak eta lurrak zaintzen ditugu. Gehigarririk gabeko eta sasoian sasoiko produktuekin egiten dugu lan.

JUSTUA | Ereindajaneko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana justua da. Prezioak justuak dira ekoizleentzat, eta arrazoizkoak kontsumitzaileentzat.

KOOPERATIBOA | Proiektua kolektiboa da: erabiltzaileon artean pentsatu, eraiki eta erabakitzen dugu. Ekoizleek, kontsumitzaileek eta langileek hartzen dugu parte.

Bazkideen abantailak

Proiektua sustatzeaz bat, Ereindajaneko bazkide izateak badu hainbat abantaila:

  • Hitza, informazioa eta erabakia.
  • %5eko beherapena erosketetan.
  • Lehentasuna hainbat produktutan.

Zenbat kostatzen da?

Irabazi asmorik gabeko proiektua gara, eta urteko bazkide-kuota 50 eurokoa da.

Egin zaitez bazkide!

  • Arrasateko topagunean (Gure dendan edo online)
  • Bergarako topagunean (Gure dendara bertaratuta)

** Egin zaitez bazkide zure gertuko topagunean, normalean erosketak egiten/egingo dituzun herrian.